Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko ahotsak
Joxe Oiarbide Elorza Ttanttua
(1919)

Hernaniko Ereñozu auzoan jaio zen, eta Ereñozun erdialdean dagoen zentralean bizitu. Zortzi senide ziren, bi neska eta sei mutil, eta bera zen guztietan zaharrena. Hamar urte bete gabe zituela gogoan du bere aita zenarekin Arano, Goizueta eta inguruko mendietara joaten zela txilar biltzera, Donostian saltzeko erratzak egiteko. Mendian lanean ibili zen gaztea zela eta Irati ingurura (etxetik urrutiago) joatea proposatu ziotenean, hura nahi ez eta beste lan bat bilatu zuen. Ezagun baten bitartez, Hernaniko aguazil izateko eman zuen izena eta hartan hasi zen. Hernaniko aguazil eta sereno ere ibili zen urte askoan, eta 43 urte zituela Makinetxe zentralera ezkondu zen. Zortea izan zuen eta hango enkargatu plaza lortu zuen. Zentral hori elektrokimikak erosi zuenean, 17 urtez han jarraitu zuen. Hernanin bizi izan da beti.

pasarteak
1.Umetatik aitari mendian laguntzen
2.Añarbeko burdinola
3.Meatz eta olen funtzionamendua
4.Sereno izatetik aguazil izatera