Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko ahotsak
Salustiana Irazusta Iraola
(1939)

Gurasoak biak Abaltzisketakoak zituen baina bera Landarbason jaio zen izen bereko etxean. Hamabost senide izan ziren eta bera zazpigarrena izan zen. Hernani zuten gertu eta eskolara Ereñozura ibili zen. Hernanira, berriz, gereziak saltzera etorri ohi zen behorra hartuta. Gero, hamabi urte bete zituenean, Ataunera joan zen izeba bati laguntzera. Hamazortzi urterekin, berriz, Hernanira joan zen Egaña enea tabernan laguntzeko neska bat behar zutela jakinda. Han bi urte egin zituen eta gero etxera itzuli zen. Orduan jaio zen bere anai gazteena eta laguntza ongi etorri zitzaien etxekoei. Hernanira ezkondu zen 21 urterekin eta geroztik han bizi izan da.

pasarteak
1.Hamabost senide
2.Apopiloak etxean
3.Egañarenean zerbitzen eta gereziak saltzen
4.Abereei kontu egiten
5.Aita ezpainekin soinu-jotzen
6.Mezetara baino lehen, anis zurrutada
7.Anai zaharrena kontrabandoan
8.Janaria eta kontserbak gerraostean
9.Aitak ezkutatutako iheslariak
10.Aitak neskei emandako gomendioak
11.Senideen jaiotza, ikusikizun handia
12.Jaioberriarentzako arropak
13.Jaioberrien bataioa ospakizun handia
14.Beti euskaraz