Hernaniko ahotsak
Regina Gorrotxategi Miranda
(1921)
Hernanin jaio zen eta gurasoak ere bertakoak zituen. Lau senideren artean bera gazteena zen eta etxean sagardotegia zutenez, lan egin izan zuen bertan. Gazteleraz hitz egiten ohitu zen eta euskara ia ahazteraino atzendu zuen. Hernaniko udaletxean lan egin zuen hogei urte zituela horretarako beharrezko ikasketak egin eta gero. Aurrenekotako emakumea izan zen lan horietan ibili zena. Gero, 25 urte zituela, Donostiakoa zen senarrarekin ezkondu zen eta Iradi drogeria zabaldu zuten Hernanin bertan.
pasarteak