Hernaniko ahotsak
Esteban Elorza Aranburu
(1928)
Hernaniko Fagollagako Arbelaitzenea baserrian jaio zen. Zortzi senide ziren; bost arreba eta 3 anai. Bera 2.a zen. 9 urte zituela morroi joan zen Hernaniko Portu auzoko Lonjara. Bere lana, batez ere, enkarguak egitea izaten zen. 13 urterekin tifusarekin gaixotu zen eta gogoan du etxetik atera gabe denbora luzean egon zela.
Ereñozuko Txilibita baserrira bere osabari laguntzera joaten zen eta bertako alabarekin ezkondu zen gero. 40 urte egin zituen plastiko fabrikan lanean.
pasarteak