Hernaniko ahotsak
Margari Arrue Amunarraiz
(1923)
Hernaniko "Tilosetan" zegoen etxe batean jaio zen. Geroztik Goiarro-enean bizi izan ziren baina Portu auzora egin zuten berehala. Han, hasieran, "mataburros" zeritzan etxean jarri ziren, baina gaixotasun batek etxez aldatzera behartu zituen. Orduan erosi zuten Loidi baserria eta obra egin bizitzen han jartzeko. Hiru ahizpa ziren, bi aitenak, eta bera erdikoa zen. Ama andoaindarra zuen eta aita, berriz, Hernanikoa.
pasarteak