Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko ahotsak
Manolo Adarraga Elizaran Txokolo
(1932)

Hernaniko Kale Nagusiko 46.ean jaio zen, Adarraga-enean. Aita eta ama, biak Hernanikoak zituen. Birraitona kontrabandista omen zuen eta andregaiari ezkontzeko eskatu zionean, hark zuen ofizioa uzten ez zuen artean ez zela ezkonduko esan ondoren, gozogile izateko ikastera joan zen bere birraitona Toledora. Berak sortu zuen Hernaniko Adarraga gozotegi famatua, oraindik ere horretan diharduena. Manolok Portalez kanpoko eskolan ikasi zuen eta Biterin ere bai geroago. Batxilergoa egitera Donostiara ere joan zen eta ingeniari industriala izateko ikasketak egin zituen Madrilen. Gazte garaian familiatik zetorkion kiroletako afizioa garatu zuen eta korrika, futbolean, eta batez ere errugbian ibili zen. Ezkonduta eta bi alaba zituela, Santo Domingon lan egiteko aukera sortu zitzaion eta han bizi izan ziren denak bost urtez. Hirugarren alaba han jaio zen eta handik itzuli zirelarik, geroztik Hernanin bizi izan dira.

pasarteak
1.Birraitona kontrabandista eta gozogilea
2.Birraitonaren gozogile ikasketak
3.Logroñoko Adarraga frontoiari izena eman ziona
4.Senide kirolari ezagunak
5.Lehengusua pertikarekin txapelketetan
6.Hernani futbol taldearen sorrera
7.Gipuzkoako kupelik handiena
8.Sagardoaren fermentazioa atzeratzeko teknika
9.Toka eta sagardo errondak apustuan
10.Hernaniko bolatokiak
11.Eskolatik eskolara
12.Zaragozan batxilergoa ikasten
13."Zubien arteko buelta" lasterketa
14.Añorgako lasterketan txapeldun
15.1949ko futbol txapelketa Hernanin
16.Bizimodua bizkorregi aldatzen
17.Dominikar Errepublikan lanean bost urtez
18.Informatikaren hastapenak
19.Etxean beti euskaraz
20.Hizkuntza ohiturak lagunartean
21.Gerra garaian Hernanin