Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Tximista-Enea | Ugaldetxo | Urmendi

 

Ugaldetxo

 

      Ura behintzat alde-aldean dauka “muturrez aurrean” esango genuke. Ereñotzutik aurrera jo, Latsa pasatu eta aurrera eginez bihurgune bat eta Nafarrorako errepideak Urumea ibaiaren gaineko zubiaren atarian daukagu Ugaldetxo baserria,

zubia baino lehen ezkerretik Aparraingo bidea utzi eta zubia gainditurik ezkerrera Pikoaga eta eskuinera Olazarrerako bidea duela.

      Gerra garaian “kuartel” gisa erabili zuten. Lehenengo gorrik, telefono eta guzti; ondoren nazionalak iritsi ziren Goizuetatik eta Ugaldetxon gelditu ziren gorrik lehertutako zubia eraiki arte.

      Iñaxio Balerdik eraiki zuen Ugaldetxo baserria Urruzunoeko Pantxika Azkuerekin ezkondu zenean. Garai hartan sagardotegia zen Ugaldetxo eta Tñaxio artzain ibiltzen zen. Hala, hauen seme Joxe Antonio Olazar baserriko Joxepa Rekalderekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten: Ines, Pakita, Anttoni, Dolores, Bixenta, Kontxita, Felix eta Trini.

      Ugaldetxo, baserrien zerrendan dagoen arren, aski ezagunagoa egin zaigu jatetxe bezala aspaldiko urteetan. Bi etxe daude elkar jotzen, baina aurrekoa izan da beti jatetxe. Sartuta ezkerrera taberna zeukan, eskuinera dolarea eta atzera ukuilua. Goian etxebizitza. Orain erabat taberna, sukaldea eta jangela eta goian etxebizitza (bost gela) eta jangela.

      Iñauteriak izugarri ospatzen ziren. Mutil koadrila mozorrotu eta eskusoinua hartu eta dantza batean joaten ziren baserriz baserri, eta bueltan Ugaldetxon egiten zuten bazkaria eta festa.

      Ines Arozena Apezetxea (72 urte). “Sekulako jendea (iota ahoskatuz) bizi zen hemen ni ezkonduta etorri nintzenean”, dio honek, goizuetarra izaki, nafar euskara politean. Aitaginarreba eta honen anaia, amaginarreba, hauen bi alaba ezkonduak beren familiarekin eta senarra, FeTix Balerdi Rekalde, bi etxeetan bizi baina otordua denak batera.

      Felix ezkonduta hamar hilabetera bikiak izan zituen Inesek, Jesus Mari eta Mari Isabel, eta... hamabost hilabetera fabrikatik (Zikuñaga) motor txiki batean zetorrela, erorikoa, kolpe txar bat eta ondorioz senarra hil.

      Inesek bi haur txiki eta berak hartu behar izan zuen etxearen ardura, bizimodu gogorraren jabe eginez. Esan beharrik seme-alabak ere txikitatik heziak direla lanean.

      Tabernatik sos batzuk, fabrikatik alarguntsa eta etxe alboko alorra lehen dio berak (soroa), aparkaleku egin eta hor ere sos batzuk bilduz, horrelaxe defendatu da Ines familia aurrera ateratzeko.

      Gaur egun, martxa handia Ugaldetxon, baina lan handia ere bai sukaldean nahiz jangelan. Esan behar da, tarteka, bidaia koxkorren bat edo beste egiten ere badakiela gure amonak. “Pixka bat oreatzea ere...”.

 

Tximista-Enea | Ugaldetxo | Urmendi