Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Lonja | Paulo-Enea | Portu Berri

 

Paulo-Enea

(desagertua)

 

      Beste izen batez ere ezagutzen zen, Abalabide-Enea.

      Lehengo garaien batean apaiza, Norberto Abalabide jauna, bizi izan zen PauloEnean. Etxearen jabe ere bazen apaiz hau, eta halaber Gorria-Enea eta Argindegi baserriak ere bere jabetzakoak ziren.

      Apaiza hil zenean, herentzia bitarteko, Abalabide familiari egokitu zitzaion Argindegi eta era berean Paulori Paulo-Enea. Honek orduan antolatu zuen Paulo-Enea baserri bezala, lehengo dolare eta guzti. Ezkongea zen, eta zaharturik hil zenean, baserria ere berekin itzali zen.

      Gaur egun, ordainez, kale-etxe polit bat bilakaturik dugu, azpian zurgindegia duelarik.

 

Lonja | Paulo-Enea | Portu Berri