Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Aparrain | Arantzadizabal | Auzokalte (Borda)

 

Arantzadizabal

(hondakinak)

 

      Izatez borda txar bat zen, sukalde bat ezarri eta familia bizi izan zelarik, Pikoagatik gora mendi hegaiean. Joxe Luis Otxotorena eta Maria Egilegor ziren senar-emazteak, eta bi seme, Jesus eta Joxe Antonio.

      Aita urte batzuk Ameriketan egina zen, eta handik etortzerakoan barkua urperatu eta ozta-ozta, soineko arropak soilik, salbatu zena. Arreba Anttoniren laguntza izan zuen. Gerora, ezkondu eta han, Arantzadizabalen, jarri ziren. Beste zoritxar batek kolpatua izan zen Joxe Luis, itsutu egin zela. Zer egin?

      Oinez, Pikoagara jaitsi, semeak lagunduz, hor hiru gurpileko bizikleta batean aita-semeak Hernanira itsuen txartelak saltzera. Geroago, baserria utzi eta kalean bizitzen jarri ziren, eta itsuen txartelak salduz bizimodua atera.

 

Aparrain | Arantzadizabal | Auzokalte (Borda)