Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Elorribia (Elorrabi) | Elorribi Etxeberri | Errotaran Goikoa

 

Elorribi Etxeberri

 

      “Elorrabi Etxeberri” esaten zaio normalean, nahiz eta “Elorribi Etxeberri” den jatorriz. Elorrabi-Berri azaltzen zaigu “Nomenclator” zerrendan (1870). Hala ere, bertako alaba eta nire solaskide den Teresa Goikoetxea Errazkin andereak (71 urte), bere aitaren garaian “Txakur-Txarreta” deitzen ziotela dio etxeari. Handik zehar kontrabandistak pasatzen gauez eta etxeko txakurrak gogotik salatzen nonbait, hartatik ez-izen hori.

      Ibarluzeko parean Urumea ibaiaz bestaldetik eta Elorribia etxetik berrehun bat metrotara bidearen eta ibaiaren artean daukagu Elorribi Etxeberri baserria.

      Etxea beti horrela mantendu izan da, bi isuritan egina, ibai aldeko isuria luzeagoa duelarik. Bide aldetik, eskuinera sarrera, sotoa eta sukaldearekin. Eta beste ate bat, handia “liburu bat bezala irekitzen zena” ukuilurako sarrera. Upelategia ibai aldetik. Etxebizitza eta etxe-ordekoa lehen solairuan. Zurezko komuna. Ganbara goian.

      Teresa, haurra zela aiton-amonak bizi ziren. Joan Bautista Goikoetxea Lizarribar, Altzuetako semea, aitona, eta Martina Iraola, Urnietako Antso baserriko alaba amona. Gurasoak, berriz, Iñaxio, etxeko semea aita eta Joxepa Errazkin Zubiarrain, Añarregi baserriko alaba, ama. Honako seme-alaba hauek izan zituzten: Teresa, Joan Bautista, Rufo, Joxe eta Leokadio (hau 18 urte zituela Elorribiako presan itota hila).

      Rufok hartu zuen bere garaian baserriaren ardura, baina dio Teresak “ondo gogoan det, San Martin egun batez Zibilak, etxea inguratuz, nola atxilotzera etorri zitzaizkion eta hark eskuetatik ihes egin”. Joan Bautista etorri omen orduan baserrira eta beronen kargu egin, bakarrik gelditu zen amari lagunduz. “Orain Rufo non dan susmo izpirik gabe, uste al dezu eskubiderik badagola?”.

      “Ez zan baserri handia gurea, ezta gutxiagorik ere. Lurrak etxearen biran, hori bai. Aita beti Biyak Bat fabrikara. Labezain. Lau behi izaten genitun beti, edo bost bakarren bat aldatu behar zanean”.

      Esnea, fruta eta barazkiekin egunero San Martin plazara. Txanelean pasatzen zuten ibaia garai batean, harik eta oraingo zubixka hori (1940an) egin zen arte. Astoa bera, “Matxo” izenez, ohituta zeukaten, bi saskiak kargaturik, poliki-poliki ibaiaren alde batetik bestera txanclaren gainean pasatzen. Eguraldi txarretan, eguraldiaz aparte, Osinagatik barna itzulia egin bcharrak lamk aski ematen zien.

      Aita ere bai, baina sagasti eta landare zale handia zela dio aitona. Fruta asko izaten zuten. Gerezi garaian, 40-50 kilo gerezi (anpolaia, ginga beltza eta beste zurixka bat euriak berehala zartatzen zuena) merkatura eramandako egunak izaten zituzten, agidanez.

      Ororen buru, ordea, baratzea zen Elorribi Etxeberrin oinarri nagusia. “Egunero plazan besteek zer egiten zuten ikusi, eta lehia sortzen zan gurean. Barazkiak: espinaka, apio, perrexil, azenario, txikori, eskarola, letxu, porru, tomate, (ilarrak ez zuen ematen), erremolatxa gorria... oroitzen naiz urte batean etxeko landarea 754 ziento porru aldatu genitula”.

      Akarregiko basotik ekarrita, beti ezagutu zuen ura etxean, edateko nahiz arropa garbitzeko.

 

Elorribia (Elorrabi) | Elorribi Etxeberri | Errotaran Goikoa