Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Pepi Arbide Garaiar
(1922)

Hernanin jaio zen kalean eta hilabete besterik ez zuela Santa Barbara auzora joan ziren bizitzera. Ama Donostian jaioa izanagatik, betidanik Hernanin bizi izandakoa zuen, eta aita ere azken herri honetakoa zuen. Aitak uda Donostiako Kontxan pasatzen zuen, bainularia baitzen. Potrokillo deitzen zioten aitari eta oso ezaguna zen herritarrentzat eta Donostiara hurbiltzen ziren kanpotarrentzat bere lana ongi egiten zuelako. Aitari laguntzen uda batzuetan ibili zen Pepi behin hamalau urte zituenetik aurrera. Tranbian joaten zen eta eguna han pasatuta eta hondartzan pixka bat goxatuta bueltatzen zen Hernanira. Amak ganaduen lanak egin behar izaten zituen beste lan guztiez gainera. Pepi Hernaniko gizon batekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten. Hernanin bizi izan da beti.

pasarteak
1.Aita bainuzaina zen
2.Bainuzainaren kabinak
3.Udatiarrak leku askotatik
4.Aitak uda Donostian ematen zuen
5.Bainuzainaren lanak
6.Dantzazalea
7.Bentaberrira erromeriara
8.Mantilla eta galtzerdiak elizarako
9.Jaunartzeko soinekoa
10.Hondartzan aitari laguntzen
11.Hondartzako kabinak
12.Esanezina kentzeko, ijitoen ogia
13.Amezketako artzaia etxean