Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Hernaniko ahotsak
Teresa Goikoetxea Errazkin
(1930)

Osinaga auzoko Elorrabi-Etxeberri baserrian jaio zen. Bost senidetan zaharrena, atzetik zituen guztiak gizonezkoak ziren. Etxean eta kanpoan ere lan asko egitea tokatu izan zaio eta, horregatik, eskolara gutxitan bidali zuten gurasoek. Bere osaba bati esker, eskola pixka bat ikas zezan, eskola partikularrak hartzera bidali zuten gurasoek. Ikastetik irakastera berehala pasatu zen, ordea. Auzoko umeei laguntzeagatik hasi zen eta bere inguruko ume eta gaztetxoei eskola ematen ikusi zuen bere burua ustekabean. Etxean ematen zituen klaseak eta horretan aritu zen 21 urte zituenetik 27 bete arte. Gero, titulurik gabe klaseak ematen ari zelako, inguruko apaizen bat kexatu omen zela eta, lan hori uztea erabaki zuen. 28 urte arte baserrian bizi izan zen eta gero Villabonan okindegi bat hartu zuen 12 urterako.

pasarteak
1.Astoarekin txanelan errioa pasatzen
2.Neskak baino mutilak nahiago
3.Neskak ez omen ziren argiak
4.Maistra lanetan inguruko gazteekin
5.Uholdeetatik neskatila salbatu
6.Izokina erregearentzat
7.Maistra lanetan baserrian
8.Ezkondu, gurasoek tratua eginda
9.Txakurtxarreta
10.Florentino Goikoetxea mugalariaz
11.Ofizioa, bularreko esnea ateratzea
12.Orduko jantziak