Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Kale Nagusia 37
kodea:
94
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Oinplano angeluzuzeneko eraikina. Behealdea eta lau solairu. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua; fatxadak Kale Nagusira ematen du, atzealdeak lorategira, ezkerreko alboak karkabara, eta eskuinekoa, berriz, mehelina da. Fatxadak eskuineko mehelina kontserbatzen du, aurretik kareharrizko harlanduz egina, eta lehen eta bigarren solairuen artean modiloiak ditu. Beheko solairuak kareharrizko harlanduak kontserbatzen ditu, eta hutsarteak aldatuta dauzka. Barruan 1994an egindako lanetan, mehelinean, lehendabiziko solairuan, tarte batean betelan bezala sartuta neurri handiko armarri bat topatu zuten, hareharrizko harlandu batean zizelkatuta (gaur egun, topatu zuten etxebizitza berean daukate gordeta). Egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta solairuetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 M-37