Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 16 | Kale Nagusia 17 (Egino) | Kale Nagusia 18 >
izena:
Kale Nagusia 17 (Egino)
kodea:
85
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta bi solairu. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxada batek Kale Nagusira ematen du (bertan dago irekita sartzeko ataria), beste batek Iturriaga kalera (atzealdea), eta hirugarrenak, berriz, Nafar kalera (albokoa). Etxebizitza-eraikin bezala eraberritu zuten 1939an, fatxadak kontserbatuta. Bi orubetan banatuta dago: Kale Nagusia 17 eta Nafar Kalea 10. Fatxada nagusiaren ornamentazio-aberastasun handia kontserbatzen du, bi atalez osatuta. Barrualdea kareharrizko harlanduz eginda dago, eta mehelinen artean jasota, enborki-mentsularen gainean irtenda lehen solairutik aurrera; kareharrizko harlanduz eginda dago behealdean eta hareharriz goikoetan. Eskantzua, berriz, harri-lan emokatuzkoa da, eta ertzean harlanduz errematatuta. Beheko solairuan bi sarrera-bao ditu barruko atalean irekita, eta beste bat eskantzuan. Lau balkoi-bao ditu solairuko (3 eta 1); lehen solairukoek balkoi korritua dute, eta mentsulen gaineko balkoi soila, berriz, bigarren solairukoek; guztiek armadura forjatua dute, besoekin eta lauzazko lurzoruarekin. Barruko atalaren lehendabiziko solairuan, baoen arteko horma-ataletan hartuta, eginotarren bi armarri ditu. Fatxada errematatzeko, harrizko moldura lodi baten gainean, zizelkatutako harburudun hegal zabal bat. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Aldabaldetrecu, R. (1979)
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Murugarren, L. (1970)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D006 (Monumentu Kalifikatua)
3.D.F.G. 440004 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 12
4.H.U.93 41
4.H.U.93 9
5.H.U.94 M-17
 
Etxea | < Kale Nagusia 16 | Kale Nagusia 17 (Egino) | Kale Nagusia 18 >