Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Kale Nagusia 14 | Kale Nagusia 15 (Aierdi) | Kale Nagusia 16 >
izena:
Kale Nagusia 15 (Aierdi)
kodea:
83
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta hiru solairu, azkena eraberritua, ganbara, 1988an. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxada batek Kale Nagusira ematen du (bertan dago irekita sartzeko ataria), beste batek Ezkioga pasealekura (atzealdea), eta hirugarrenak, berriz, Nafar kalera (albokoa). Fatxada nagusia kontserbatzen du (Kale Nagusia) ornamentazio-aberastasun handiz. Behealdea kareharrizko harlanduz egina da, eta bi hutsarte ditu sartzeko eta beste bi leiho molduratu. Lehendabiziko solairua behealdetik erlaitz molduradun batek bereizten du, eta bigarren solairuan, berriz, lau balkoi-hutsarte daude irekita, jatorrizko fabrikaren gainean ipinitako adreiluzko horma-atalen artean, hareharrizko harlandu molduratuz inguratuta. Balkoi irtenak egitura forjatuaren gainean, besoekin eta lauzazko lurzoruarekin. Lehendabiziko solairuan, erdian, aierditarren armarria ageri da. Altxaera erlaitz molduratuz errematatuta dago, zizelkatutako harburudun hegal zabalarekin. Gainerako fatxadak harri-horma emokatuzkoak dira, eta bao batzuk hareharrizko harlanduz inguratuta daude. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Aldabaldetrecu, R. (1979)
Diputación Foral de Gipuzkoa (1991)
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Murugarren, L. (1970)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 2000C01D018 (Monumentu Kalifikatua)
3.D.F.G. 440005 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 11
4.H.U.93 41
4.H.U.95 7
5.H.U.94 M-15
 
Zerrenda | < Kale Nagusia 14 | Kale Nagusia 15 (Aierdi) | Kale Nagusia 16 >