Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Kale Nagusia 19 | Kale Nagusia 2 | Kale Nagusia 20 >
izena:
Kale Nagusia 2
kodea:
72
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta hiru solairu, azkena geroago altxatua (1928). Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadek Kale Nagusira (bertatik dago etxebizitzetara sartzeko atea) eta Gudarien enparantzara ematen dute. Beheko solairua kareharrizko harlanduz egina dago, eta baoek plaka lauz egindako moldurak dituzte inguruan. Plazako aldean, berriz, aldatuta ageri dira. Lehen eta bigarren solairuetako fatxadak adreiluz eginak dira Kale Nagusiko fatxadan, eta bilbadura bertikala ageri dute plazara ematen duen aldean, barrua adreiluz beteta. Adreiluak bistan utzita daude 1982tik. Solairu bakoitzean hiru eta bost bao daude solairuko, hurrenez hurren, eta kareharrizko harlanduz egindako eskantzuek errematatzen dute ertzean. Zizelkatutako harburuak dituen hegal zabala du, garai bateko eraikinaren hondarra, altxaera errematatzeko. Ertzean armarria du, hareharrizkoa, lehen solairuan; solairu horretan, balkoi irten bat dauka fatxadako bao bakoitza lotuz, armadura forjatuarekin eta lauzazko zoruarekin. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimenduak daude, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak. (1928an eraberritua.)
bibliografia:
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Murugarren, L. (1972)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D004
3.D.F.G. 440003
4.H.U.93 10
4.H.U.93 41
4.H.U.95 5
5.H.U.94 M-2
 
Zerrenda | < Kale Nagusia 19 | Kale Nagusia 2 | Kale Nagusia 20 >