Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Udalerriko mugarria | < Garagartza | Irumugarrieta | Merkue >
izena:
Irumugarrieta
kodea:
71
jabetza:
Pribatua
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Hirumugarria. Igeldo motako ale xeheko hareharrizko mugarria, oinplanoa Y eran hiru adarretan banatua da eta altxaera zuzena du; lurrean sartuta dago, eta 0,27 m altxatzen da zuzen. Garaieran ebakita dago, besoetako bat ia desagertuta duela; geratzen diren bi besoetako baten muturrean gurutze latindarra dauka grabatuta, eta aurpegietako hirutan, berriz, H, U eta U inizialak ageri dira; hain zuzen, Hernani eta Urnieta, mugatzen dituen udalerriak.
 
Udalerriko mugarria | < Garagartza | Irumugarrieta | Merkue >