Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Udaletxea | | Gudarien Enparantza x1 (Udaletxea, Herriko Etxea) |
izena:
Gudarien Enparantza x1 (Udaletxea, Herriko Etxea)
kodea:
55
jabetza:
Publikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Garaikidea
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Sotoa, behealdea eta lau solairu. Fatxada nagusiak Plaza Nagusia mugatzen du, eta atzekoak, berriz, alde zaharraren perimetroa. Hirigunearen barrualdearen eta kanpoaldearen arteko harremana eraikina igarotzen duen bide baten bidez egiten da (garai bateko Errege Bidea). Jatorrizko eraikina (XVIII. mendekoa) 1875ean suntsitu zuten, bertan gordetzen ziren munizio-gordailuak eztanda egin ostean. Gaur egungoa 1899an altxatua da. Eraikinaren basamentua, leiho eta ateen arkuetako dobelak, moldurak eta gainerako apaingarriak kareharrizko eta hareharrizko harlanduzkoak dira, eta gainerakoak harri-horma emokatuak. Fatxaden konposizioa simetrikoa da. Plazara ematen duen fatxadaren beheko aldeak arkupe-plaza bat du, erdi-puntuko zazpi arkuren bitartez, eta lehendabiziko solairuan beste hainbeste balkoi-bao ditu, semizutabeekin markoztatuta, frontoi zatituak eutsiz, ardatzean bao serliano bat irekitzen dela balkoi semizirkularrean bilduta. Balkoi guztiak burdinurtuzko balaustrada bidez babesten dira. Azkeneko solairua erantsitako jasodura bat da, eta fatxadaren lerrotik atzeraemana dago, muturretan (horietan, bi dorre oktogonalekin mugatzen dira) eta erdigunean (arkuteriaren artean erloju bat du) izan ezik. Atzeko fatxada laua da, eta solairu bakoitzeko leiho-bao desberdinak ditu. Muturretako baoak bikoitzak dira. (Lehen eta bigarren solairuen artean, hareharrian zizelkatutako armarri bat dago inskribatuta; uste denaren arabera, garai bateko udaletxearena.) Barrualdea monumentala da. 1983-84 urteetan zaharberritu zuten, trazari, apaingarriei eta beste elementu nagusi batzuei eutsita, udal-bulego bezala erabiltzeko.
bibliografia:
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Murugarren, L. (1970)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D001
3.D.F.G. 440002
4.H.U.93 23
4.H.U.93 41
4.H.U.95 3
5.H.U.94 G-1
 
Udaletxea | | Gudarien Enparantza x1 (Udaletxea, Herriko Etxea) |