Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Garagartza
kodea:
54
jabetza:
Pribatua
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Hirumugarria. Igeldo motako hareharrizko mugarria; oinplanoa Y eran hiru adarretan banatua eta altxaera zuzena. Lurrean sartuta, 0,58 m altxatzen da zuzen. Besoetako baten zabaleran ebakita dago. Geratzen diren bi besoen muturretan gurutze latindarra dauka grabatuta, eta besoen arteko horma-ataletan (ukitu konkaboa dute), H eta A inizialak ageri dira; hain zuzen, Hernani eta Araño (Nafarroa), mugatzen dituen udalerriak.