Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Baserria | < Bidaurreta | Egaña | Ereñotzu >
izena:
Egaña
kodea:
28
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano laukizuzena; eskuineko aldean estalpe-eranskina du. Behealdea, bi solairu eta ganbara ditu; lehendabiziko solairua da nagusia, hegalaren kontra duen kokapenagatik. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, hego-mendebaldera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak estalkian. Harri-horma emokatuzko eraikina, leihoen eta ateen baoak harlanduzko eskantzuz inguratuta daude. Fatxada nagusia, ezkerretan haizetik babeseko murruan atzeraemana eta eskuineko eskantzura gehitua, egurrezko balkoi jarraitu baten pean dago. Balkoiak balaustrada eta goiko aldeko apaingarriak ditu, egurrezkoak haiek ere, eta hareharriz zizelkatutako pieza bakarreko zutoin klasikoz eutsita dago. Atzeko fatxadan, hirugarren solairuan, bi idi-begi daude, eta horma pikoan, berriz, triangelu formako bi usategi-bao. Barruan, egurrezko zutoin eta hagen egitura du oraindik. Gaur egun, familia bat bizi da, baserri-ustiaketan.
bibliografia:
Linazasoro, I. (1974)
 
Baserria | < Bidaurreta | Egaña | Ereñotzu >