Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Balantxa | Balantxa | Bazterrola >
izena:
Balantxa
kodea:
24
jabetza:
Pribatua
aro orokorra:
Berant Erdi Arokoa
deskripzioa:
Disko-formako estela, Igeldo motako hareharri finezko bloke batean zizelkatua, lepo puntadun samarrekin. Neurriak: 0,68 m garai guztira, 0,41 m diametro buruan eta 0, 12 m lodi. Diskoa bi aldetatik dago zizelkatuta: haietako batek Maltako gurutze handi bat du erliebean. Hiru koadrantetan ilargi bat, triangelu bat eta erronbo bat ditu (erliebean haiek ere), ertz-mugaz errematatuta; laugarren koadrantean sei orriko irudi bat ageri da, erdigune komunarekin, hura ere ertz-mugaz errematatuta. (Oriamendi gainean kokatuta, izen bereko ermitaren inguruan, garai batean Donostia eta Hernani hiribilduak elkartzen zituen errege-bidearen trazatuaren alboan; jaso eta Balantxa baserrian utzi zuten, eta bertan dago gordeta.)
 
Zerrenda | < Balantxa | Balantxa | Bazterrola >