Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Andre Kalea 9 | Atzieta Kalea, 4 | Atzieta Kalea, 41 >
izena:
Atzieta Kalea, 4
kodea:
19
jabetza:
Publikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, garai batean mehelin arteko eraikina izandakoa, sotoa, behealdea eta solairu bat ditu. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin paraleloan du, Atzieta kalera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak estalkian. Harri-hormaz egindako murruak eta harlanduzko eskantzuak. Behealdean, erdi-puntuko bi arkudura ageri dira, ataripe batera ematen dutela. Arkuen zutabeak eta azpadurak kareharrizko harlanduz eginak dira, eta arkuek inposta-lerroa dute abiaburuan. Lehendabiziko solairuak hiru tarte ditu, kareharrizko harlanduz inguratuta. Erdigunean balkoi korritu bat dauka forjatutako egituraren gainean, besoekin eta zoruan lauzak dituela. Atzealdeko fatxadak balkoi-luze irekiak ditu, eta egurrezko eta beirazko itxiturak. Garai batean udal-ikastetxe izan zen; gaur egun, erabilerarik gabe.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01
1.G.V. 20040C01D023 (Perkaiztegi Kalea, 4)
4.H.U.93 19
4.H.U.95 26
5.H.U.94 A-4
 
Etxea | < Andre Kalea 9 | Atzieta Kalea, 4 | Atzieta Kalea, 41 >