Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Santabarbara
kodea:
173
jabetza:
Publikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta beste solairu bat. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra sarrera nagusia hartzen duen alboarekin paraleloan dago, hego-ekialdera begira, eta zeramikazko teila kurbatuz estalita. Harri-lan emokatuz egindako murruak; harlanduzko eskantzuak. Sarrera arku zorrotzez dobelatuta dauka, giltzarri eta guzti, hareharrizko harlanduz. Barruan, eraikina ganbararen parera arte zeharka zatitzen duen murruak, ukuiluaren aldean, horma-hobi zilindriko bat kontserbatzen du beheko solairuan; kanpoaldean, berriz, ukuiluko sarreraren gainean (ipar-ekialdea) oinazpiko txiki bat. Tradizioaren arabera, garai batean toki horretan bide zen Santa Barbara ermita, eta bi elementu horiek horren arrasto dira. Garai batean baserri izandakoa, egun taberna-jatetxea da.
bibliografia:
Aguirre, A. (1994)