Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 9 | Lizeaga Kalea 1 (Elizatxo 2) |
izena:
Lizeaga Kalea 1 (Elizatxo 2)
kodea:
150
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Kantoi egiten duen eraikina. Poligono-erako oinplanoa, atzealdean beste eraikin bat erantsita duela eta eskuineko aldean bidezubi baten trazatuarekin; egoera hori aprobetxatzeko, bertatik sartzen da lehendabiziko solairura eta eraikineko etxebizitzetara. Sotoa, behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. Beheko solairua errekarriz egindako harri-lanezkoa da, eta erdi-puntuko arkudun sarbide bat kontserbatzen du, kareharriz dobelatua; haren eskuinean bi pilastra ageri dira, hareharrian zizelkatuta eta itsututako hutsarte batean sartuta; ezkerretan, berriz, beste hutsarte baten oinarria, hura ere itsutua. Kareharrizko harlanduz hartutako eskantzua kontserbatzen du, material bereko ertz-babes eta guzti. Gaur egun, sotoa eta beheko solairua elkarte bezala erabiltzen dira; lehen solairua merkataritza-establezimendutarako eta gainerakoak, berriz, etxebizitza bezala.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
3.D.F.G. 440007 (Arkua eta armarria soilik) (Espedientearen irekitzea eskatuta)
 
Etxea | < Kale Nagusia 9 | Lizeaga Kalea 1 (Elizatxo 2) |