Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Andre Kalea 44 | Andre Kalea 46 (Portalondo) | Andre Kalea 5 >
izena:
Andre Kalea 46 (Portalondo)
kodea:
140
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Berant Erdi Arokoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta bi solairu. Alde zaharraren Erdi Aroko etxe-uharte baten lote-banaketa errematatzen du. Fatxadek Kardaberaz kalera eta Atzieta kalera ematen dute, eta gainerako aldeak mehelinak dira. Garai bateko dorretxea. Kareharrizko harlanduz eraikia. Beheko solairuaren fatxadetan, hutsarteak aldatuta direla, hiru gezileihoren hutsarteak ditu, bola-erako oinarriarekin; haietatik bik Kardaberaz kalera ematen dute. Lehendabiziko solairuan, alde bakoitzean, lau bao ojibal ditu binaka multzokatuta, mainelarekin eta murrutik irteten diren bi leiho-isurkirekin; garai batean ojibal-bikote bat osatzen zuten harlanduen tokian hareharrizkoak daude ipinita, traza eta banaketa errespetatuta. Goiko solairuko leiho-hutsarteak hareharrizko harlanduz inguratuta daude, eta geroago irekitakoak dira. Estalkia 1987an eraberritu zuten. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Aldabaldetrecu, R. (1979)
Diputación Foral de Gipuzkoa (1991)
Linazasoro, I.; Arrondo, E. (1982)
Murugarren, L. (1970)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D022 (Jentilen dorretxea); (Monumentu Kalifikatua)
2.G.V. (Jentilen dorretxea)
3.D.F.G. 440006 (Casa Portalondo); (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 3
4.H.U.93 41
4.H.U.95 25
5.H.U.94 K-46
 
Zerrenda | < Andre Kalea 44 | Andre Kalea 46 (Portalondo) | Andre Kalea 5 >