Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 41 | Kale Nagusia 42 | Kale Nagusia 43 >
izena:
Kale Nagusia 42
kodea:
100
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena, behealdea eta hiru solairu dituena. Azkena geroago altxatua (1912). Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du eta atzealdeak, berriz, etxe-uharteetako gandolara. Kareharrizko harlanduz egindako mehelinen arteko fatxada, behealdean bi hutsarte ditu irekita eta hiru goikoetan; guztiak dira konopialak, bigarren solairuko erdikoa eta behealdeko albokoa izan ezik (azken hori ez da nabaritzen, kartel bat baitu gainean ipinita), molduraz eta motibo gotikoz daude apainduta. Sarrerako baoaren gainean bi armarri txiki ageri dira. Lehen solairuak balkoi korritua du, armadura forjatua eta lurzoruan lauzak dituela; balkoiak hiru hutsarte hartzen ditu, eta horietatik erdikoa, garaiena eta mainela dituena, errebalez inguratuta dago, borlekin eta lore-motiboekin apainduta. Bigarren solairuan, erdiko hutsarte nagusiak balkoi irten forjatua du, eta albokoak leihoak dira, mainelarekin eta mentsularekin (borla eta diamante-puntazko moldurekin apainduta). Gainetik, borla-dekorazioa duen moldura bat ageri da zizelkatutako harburudun hegal baten aurretik, tartean giltzarri zintzilikatuz hornitutako taulak ditu. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D014
3.D.F.G. 440034
4.H.U.93 8
4.H.U.93 41
4.H.U.95 16
5.H.U.94 M-42
 
Etxea | < Kale Nagusia 41 | Kale Nagusia 42 | Kale Nagusia 43 >