Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Ganbarako ahotsak
Usoa Barrutiabengoa Olazabal / Nerea Elias Muxika
Garoa González Fernandino / Araitz Rodríguez Gutiérrez, 2004

 

LABURBILDUZ

 

      Azterketa honetan 1936tik 1970era bitarteko aldia hartu dugu aintzakotzat. Oinarri gisa talde domestikoa (etxeko lan taldea) hartuta, denbora tarte horretan emakumeek egin zituzten hainbat jarduera aztertu ditugu: nekazaritzako gaiak merkaturatzea, estraperloa eta apopilotza.

      Hiru jarduera hauek estrategiatzat hartu ditugu, emakumeek garai hartako egoerari aurre egiteko erabili baitzituzten.

      Emakumea estrategia horiek antolatzeko eta aurrera eramateko gai da; eragile moldakor eta aktiboa da; gizartea aldatzen dela ohartzen da, eta aldaketa horietara moldatzeko, ekintza eraginkorrak egiten ditu. Horrez gain, jarduera edo estrategia horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren sare solidarioak antolatu ditu, eta era horretara, indartu egiten da emakumeen talde izaera.

      Emakumeak oinarrizko eragileak dira, oroimenaren puzzlearen garrantzizko atala osatzen du. Hainbat egoeratan oinarrizkoa izan da emakumeen jarduna gure iraganaren jarraipenari eta biziraupenari dagokionez.

      Hainbat salerosketa moduren bitartez (nekazaritzako produktuak merkaturatzea, merkatu beltza edo arrazionamenduaren kudeaketa), bere etxeko lan taldearen eta Hernani herriaren hornitzaile nagusia izan zen gerra garaian eta baita gerra ostean ere.

      Industrializazio garaian, etxeko lan taldearen sostengurako nahitaezkoak izan zen patronen dirua. Horretaz gain, ama hornitzaile rol klasikoaz gainera, Hernani osorako baliotsua izan zen funtzio soziala bete zuten: etorkin komunitatearen eta komunitate hartzailearen arteko zubia eraiki zuten.

      Ondorioa garbia da, Hernaniko herrian emakumeek egindako ekarpenei esker, zati bat gehitu diogu oroimenaren puzzleari. Hala eta guztiz ere, asko falta da Hernaniko historiaren oroimen osatua eraikitzeko.

 

 

 

“Eta holaxe bizitu izan gea”.

Marta