—bertsolariak—
SETIENDARRAK
INAZIO SETIEN, ZINKOENEAKOA
Ernaniko Zinkuaneko Inazio Setien ere an izaten da (Ereñozuko saioa entzuten). Ura ere ez da txarra.
Batean bota zion Jose Inporruri bertso ederra, Irundik gentozela trenean. Aiek biak eta Basarri ta ni gentozen, da, lastima, dana ez nion artu, baña erdia gogoan daukat orain ere:
Begiratuta ematen dizut
gizon kaskarren itxura,
eltzen badizut ipur-zakutik
botako zaitut putzura.
[Manuel Uztapide, Lengo egunak gogoan]
LEXOTIK ERNANIKO INAZIO SETIENI JARRIAK
1
Zinkoene’ko Inaxiori
nago itzegin biarra,
ez da bertako seme ain zuzen
baño bai ernaniarra.
Sal-erosketan balio du ta
atera dio kiarra,
mats gozuaren mama salduaz
artua dauka indarra.
2
Aspalditxuan ezagutzen det
nik Inaxio Setien,
lengo batian nere lagunei
gauza bat entzuten nien:
guk bere ondra jarri nai degu
apalian txukun goien,
gure sendiko bat izan ezik
ori maite degu geien.
3
Tratante ere ibilli ziñan,
ez dezu etxerik galdu;
joan da Kastilla’n beiak erosi
ekarri ta emen saldu.
Mesede asko iñori egin
ta bera ondo azaldu,
lagun urkoa maite duanak
zerbait merezi ez al du?
[Iñaki Arbelaitz Gelbentzu, Miren Mitxelena Belauntzaran,
Joxe Anjel Arbelaitz Irastortza, Mariano Ostolaiz,
Antonio Zavala, Lexoti bertsolaria, Auspoa 157]