Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Ermita | | Santa Cruz (Elizatxo); (Gurutze Santuaren otoitz lekua) |
izena:
Santa Cruz (Elizatxo); (Gurutze Santuaren otoitz lekua)
kodea:
172
jabetza:
Eklesiastikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, lau angeluko oinplanoa. Gutxieneko garaiera hiru fatxada itsuk mugatzen dute. Estalkiak bi isurialde ditu, eta teilatu-gailurra irekitako alboarekin perpendikularrean dago (bertan dago sarrera). Iparraldera ematen du, eta gailurrean burdinazko gurutze batek errematatzen du. Bistako harri-hormaz eta emokatuz egindako eraikina, eskantzuetan harlanduak eta bilbadura bistan dituela; barrutik adreiluz beteta daude murruak, garai batean emokatuta atzealdean. Aurrealdea irekita dauka, eta hareharrizko zutabe toskandar batek bitan banatzen du. Zutabea harri-hormazko karel baten eta pinoian itxituraren euskarri-lanak egiten dituen karrera baten artean instalatuta dago, burdin sare forjatuz babestuta, langa eta guzti. Ur bedeinkatuaren ontzia kareharrizkoa da, eta eskuineko murruaren parean hartuta dago. Barrualdean, lauzaz jantzitako zorua, paramentu emokatuak eta sabai izuna. Barrenean, aldare moderno batek hareharrizko ganga bati eusten dio, fuste ildaskatuarekin eta kapitelean loreak dituela. Kristo batek errematatzen du, oinetan garezurra duela; ezkerretan Andre Mariaren irudia ageri da, eta eskuinetan, berriz, San Juanena.
bibliografia:
Aguirre, A. (1994)
Murugarren, L. (1970)
Murugarren, L. (1972)
Peña, L (1975)
Peña, L (1995)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C00D028
2.G.V. (Gurutze Santuaren otoitz lekua)
3.D.F.G. 440009. (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 15
4.H.U.95 30
5.H.U.94 Er
 
Ermita | | Santa Cruz (Elizatxo); (Gurutze Santuaren otoitz lekua) |