Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Kale Nagusia 16
kodea:
84
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea, hiru solairu eta ganbara. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du eta atzealdeak, berriz, etxe-uharteetako gandolara. Egungo fatxada kareharriz eginda dago bigarren solairura arte, beheko solairuko baoak itxita dauzka erreja forjatuen bidez, eta geroago egina da. Garai bateko eraikinetik fatxadan ezkerreko mehelina dago gordeta, aurretik kareharrizko harlanduz egina, enborki-mentsularen gainean irtenda dago lehendabiziko solairutik aurrera, eta hirugarren solairua errematatzeko hareharrizko erlaitz molduratua du. Era berean, barruan, beheko solairuan, lauzaz egindako zolarria kontserbatzen du, baita egurrezko egituraren zati handi bat ere eraikinaren gainerako zatietan. Gaur egun, eraikina etxebizitza bakarra da.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
3.D.F.G. 440031 (Espedientearen irekitzea eskatuta)
4.H.U.93 13
4.H.U.93 41
4.H.U.95 8
5.H.U.94 M-16