Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Kale Nagusia 14
kodea:
82
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea, hiru solairu eta ganbara. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du eta atzealdeak, berriz, etxe-uharteetako gandolara. Eraikina kareharrizko harlanduz eginda dago hirugarren solairura arte, eta hareharrizko inposta-lerroz bereizten dira solairuak. Solairu bakoitzean hareharriz inguratutako bina balkoi-bao ditu; lehendabiziko solairuan balkoi korritua dauka eta balkoi soila bigarren solairuko bao guztietan. Guztiak burdina forjatuz eginda daude eta erreja desberdina ageri dute solairu bakoitzean. Lauzak balkoi-zoruan. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 M-14