Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Artegia | | Muniskue |
izena:
Muniskue
kodea:
160
jabetza:
Pribatua
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Hegalean eraikitako artegia, lerro kurbatuko poligono formarekin, 50 x 65 m gutxi gorabehera ipar-hego eta ekialde-mendebalde ardatzen artean; perimetroaren kanpoaldean zanga bat eraikita ateratako materialak metatuta dago mugatuta. Alboan, ekialdeko muturraren erdialdean eta lurrean erdi-induskatuta, oinplano angeluzuzeneko babesleku bat dago kontserbatuta (eraberrituta); lehorrean egindako harri-lanez altxatutako hiru hormatxo dira, horma-atala hegoaldera begira duela, irekita. Isurialde bakarreko estalkia dauka, enborrez, txapaz, tepez eta tokiko hareharrizko lauzaz egina, adreilu eran. Gaur egun, lurra garo-lekua da, eta babeslekua abereentzat erabiltzen da.
bibliografia:
Hernández, J.M. (1957)
 
Artegia | | Muniskue |