Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Andre Kalea 39 | Andre Kalea 40 | Andre Kalea 44 >
izena:
Andre Kalea 40
kodea:
138
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Sotoa, behealdea eta hiru solairu. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kardaberaz kalera ematen du eta atzealdeak, berriz, Atzieta kalera. Fatxadan beheko solairuan kareharrizko harlanduz egindako aurrealdea kontserbatzen du, eta erdi-puntuko arkuz dobelatutako bi hutsarte ditu, gerora zuzenduak. Era berean, lehen solairua kareharrizko harlanduzkoa da, eta hiru balkoi-bao ditu: erdikoa aldatuta dago, garai batean beheko aldean armarri handi bat txertatu izanagatik, hainbat aletako hareharrian zizelkatuta. Bigarren eta hirugarren solairuen fatxadak emokatuta daude, eta hutsarteen konposizioa jatorrizkoa da. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01E21 (Armarria soilik kalifikatua)
4.H.U.93 41
4.H.U.95 24
5.H.U.94 K-40
 
Etxea | < Andre Kalea 39 | Andre Kalea 40 | Andre Kalea 44 >