Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Andre Kalea 24 | Andre Kalea 25 | Andre Kalea 26 >
izena:
Andre Kalea 25
kodea:
129
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta bost solairu, azkena geroago altxatua. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kardaberaz kalera ematen du eta atzealdeak, berriz, etxe-uharteetako gandolara. Fatxada kareharrizko harlanduz eginda dago hirugarren solairura arte, eraberritua behealdean eta aurretik harlanduzko mehelinen artean altxatua; mehelinak enborki-mentsularen gainean daude irtenda lehen solairutik, eta bakoitzak modiloi bat du, lehen solairuaren erdi-parean. Bigarren eta hirugarren lerroak inposta-lerroz bereizita daude. Solairu bakoitzean hiru hutsarte ageri dira, armadura forjatuzko balkoiekin eta besoekin; bigarren eta hirugarren solairuetan lauzazko zorua dute. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 K-25
 
Zerrenda | < Andre Kalea 24 | Andre Kalea 25 | Andre Kalea 26 >