Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Kale Nagusia 44 | Kale Nagusia 45 | Kale Nagusia 47 >
izena:
Kale Nagusia 45
kodea:
103
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Mehelin arteko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta hiru solairu, azkena geroago altxatua. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxadak Kale Nagusira ematen du eta atzealdeak, berriz, Izpizua kalera. Beheko solairuan kareharrizko harlanduz eginda dago fatxada; lehen eta bigarren solairuek hiru bao dituzte solairuko, plaka lisodun molduraz inguratuta. Beheko aldean, bi sarbide-bao ditu albo banatan, eta erdian beste leiho-bao bat. Lehen eta bigarren solairuetan, balkoi-hutsarteak ageri dira armadura forjatuen gainean irtenda, lauzazko lurzoruarekin. Barrualdeko horma-ataletan, lehen solairuan, bi armarri ageri dira, eta bigarren solairuko horma-ataletan, berriz, lau plaka, arrautza-formakoak eta laukizuzenak. Altxaera errematatzeko, zizelkatutako harburuz, taulaz eta kontramailaz erruz apaindutako hegala du, hareharrizko erlaitz molduratu baten gainean oinarrituta. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
bibliografia:
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D015
3.D.F.G. 440035
4.H.U.93 14
4.H.U.93 41
4.H.U.95 17
5.H.U.94 M-45
 
Zerrenda | < Kale Nagusia 44 | Kale Nagusia 45 | Kale Nagusia 47 >