Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Marieluts Haundi | Portu auzoa | Aldagaia

 

Portu auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Antzina, jokabide normala izan zen Euskal Herrian, eta nonahi, portuak ibaian ur-gora izatea. Adibide gisa aipatzearren, Deba ibaia aipatuko dut, Astigarribian zegoen Debako portua, eta Hernanin Donostiakoa. Gainera, horretarako ez dago erromatarren garaietaraino jo beharrik ere (Oeasso edo Oearso, Irun). Esan behar da untziak, berebat, txanela, txalupa, galeoi, belauntzi, gabarra eta horrelakoak izango zirela, guztiak ere sakonera gutxikoak, nahiz eta ibaiak orain baino ur gehiago eta bertan nabigatzeko halako oztoporik izango ez zen.

      Dena den, portu izandako aztarrenak, besteak beste, ez ditugu gutxi hemen. Hala nola Itsaspuru, itsasotiko mareagora heltzen zen puntua; Karabele, belauntziak pausatzen ziren lekua; eta halaber, diotenez, ia oraintsu arte Aldagaia eta Piper-Enea etxeek beren ekialdeko hormetan kontserbatzen zituzten untziak lotzeko zirrindolak; Lonja etxea, arraina, zureria, egurra, meatzea edo burdinkiak (aingurak, hesiak, tresneria...) saldu-erosi edo trukatzeko etxea; Portu edo Portuetxea izeneko eraikina, eta azkenik, Portu izatea bera, gaur egun auzoari atxikirik gelditu den errealitatea bada ere.

 

BASERRIAK

• Aldagaia

• Argindegi

• Diustegi (Diostegi)

• Egaña Txiki (Sutegi Zahar)

• Egaña-Enea

• Erreka-Munto

• Lonja

• Paulo-Enea

• Portu Berri

• Portuetxe (Indiano-Enea)

• Portuzabal (Gorria-Enea)

 

SOLASKIDEAK

• Barrenetxea, Manoli (Lonja)

• Elizondo, Joxe Gabriel (Portuetxe)

• Iradi, Dolores (Egaña Txiki)

• Iradi, Dolores (Argindegi)

• Izagirre, Rosario (Egaña-Enea)

• Pagola, Agustin (Portu Berri)

• Retegi, Joxe (Aldagaia)

• Urulain, Agustin (Portuzabal)

• Zabaleta, Elias (Erreka Munto)

 

Marieluts Haundi | Portu auzoa | Aldagaia