Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Karabele | Latsunbe-Karobieta auzoa | Marieluts Haundi

 

Latsunbe-Karobieta auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Hernaniko herriak , besteak beste, zonalde horretan izan duen garapenak elkar jotzera, bata bestearekin josteraino, eraman ditu egun bi puntuok, Latsunbe eta Karobieta.

      Latsunbe, etxe sastar bat ezagutu genuen oraintsu arte Kiroldegia dagoeneko horren barrenean, behe aldean esan nahi da. Baina Latsunbek, Leokak herriaren beste alderdi batean bezalaxe, bazuen elementu erakargarri bat berekin etxeetan ur korronterik ez zen garaietan, garbitegia, arropa garbitu ahal izateko.

      Karobieta, karea egiten zen lekua, beste gabe.

      Ororen buru, esan dezagun, zentzu batean behintzat, nahiz eta zeregin ezberdina burutu duten, ez direla bata eta bestea hain urrun ibili inoiz, ez orain, baina ez lehen ere, zeren eta esanahi berdina baitute bi hitzak, gauza bera baitira karea eta latsuna, diferentzia batekin kasu honetan, karea egiten den edo egiten zen lekua Karobieta, eta karea dagoen lekuaren behe aldea Latsunbe, horra.

 

BASERRIAK

• Marieluts Haundi

 

Karabele | Latsunbe-Karobieta auzoa | Marieluts Haundi