Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Lizarregi | Naparralde | Pagoaga

 

Naparralde

 

      Izenak argiro erakusten du, Nafarroa hurbil duela, alegia. Hernanitik Goizuetarako errepidean, Nafarroako (Arano) muga-mugan, azkeneko etxea dugu Naparralde baserria, eguteran, txoko batean eta ipar haizeak jotzen ez duen babesgunean. kokaturik. Aitak hiru urte zituela, aitonak antolatu omen zuen etxea gaur egun dagoen bezala bere izen eta guzti, esaten dit bertako alaba Manoli Aranburu (55 urte) nire solaskideak.

      Joan Bta. Aranburu, Aparrain baserriko semea zuten aitona eta Manuela Peruarena, Ierolako alaba amona. Gurasoak, aldiz, Joxe Migei Aranburu Peruarena aita, Joxepa Arregi Iraola ama, Oianeder baserriko alaba hau. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Maria Pilar, Manoli, Agustina, Itziar, Ana (bost alaba segidan) eta Paulo eta Xanti.

      Senideak bat banaka, bakoitza bere bidetik, sakabanatzen joan ziren, eta azkenik, aita eta ama gelditu bertan, eta aita hil eta ama gero, biloben laguntzaz eta asteburuetan seme-alabak biltzen zitzaizkiolarik.

      Aitonak Ubarretxena zentralean lan egiten zuen eta aitak lineak zaintzen eta hauek konpontzen. Gainerakoan, hiruzpalau behi, zekor bat edo beste, ardi multzo bat. Baratzea etxerako, eta artoa eta babarruna. Esnea Agirre esneketariari. Arkumeak saltzen zituzten eta gaztak egin ere bai. Hau amaren zeregina izaten omen.

      Ama, Oianederko alaba, Donostian, (plazan) ongi hezitakoa zen ezkondu aurretik. Aitonak izokinak harrapatu ibaian eta saltzera Donostiara. Urrezko balioa izokinak garai hartan. Haurrek “ea sekula jan zuten izokinik' amari galdera. “Bai, noizbehinka bai, oso puskatutakoren bat...”

      Saldu? Ez bakarrik izokinak, baita barazki, arrautza eta frutarik “goxoenak” ere dio, Manolik. Gaztaina inguru guztian zuten hauen ume denboran. Halako gose handirik pasatutako oroitzapenik ez du honek, zeren urtean bi zerri, ardi zaharren bat edo beste zezina egiteko, arrautzak eta izaten baitzituzten. Gorde sagarra, intxaur eta gaztaina ere bai, bestetik.

 

Lizarregi | Naparralde | Pagoaga