Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
4. gunea | Lastaola auzoa | Añarregi

 

Lastaola auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Hernaniko herriari buruzko dokumenturik zaharrenetako batean (1141), Gartzia Ramirez nafar erregeak egin lurralde zenbaiten dohaintza bitarteko, Lastaola parajea aipatzen da, halaber “Hurumea” gisa honetan idatzita aipatzen delarik. Antzinakoa da, beraz, Lastaolaren nortasuna Lizarragatik hasita Usategieta bitarteko hegi horretan, ez dago dudarik.

      Mendeak geroago Lastaolak baserri egoki bat izan zuen oinarri, bere izeneko beste zenbait inguruan sortuz, hala nola Lastaola Goikoa, Lastaola Sarobe, Lastaola Berri. Orain., ama zaharra esango genukeena, ez aspaldi baina, desagertu zen, aro berriei, egun, aberatsagotzat ematen den industria munduari amore emanez.

      Hala, baserri gutxi batzuk eta etxetxo polit bakanak ageri zaizkigu edo gelditu dira Lastaolaren magalean eta pabilioi industrial erosoak beronen oinetan, beheko errepidetik hurbil bertako ibar luze eta zabaletan.

 

BASERRIAK

• Añarregi

• Gure Sari

• Intsusadi

• Iparburu

• Lastaola

• Lastaola Berri

• Lastaola Goikoa

• Lastaola Sarobe

• Lizarraga

• Montefrio

• Okendo-Enea

• Olaziregi (Putro-Enea)

• Txabola

• Usategieta

 

SOLASKIDEAK

• Errazkin, Rafael (Añarregi)

• Etxabe Oiartzabal, Manuel (Lastaola Goikoa)

• Etxeberria, Bixente (Lastaola Goikoa)

• Garaiar Otegi, Manuel eta Mila (Lizarraga)

• Garaiar Setien, Anttoni (Lizarraga)

• Garaiar, Ixabel (Lastaola Sarobe)

• Iturralde Vitoria, Agustin eta Mari Jose (Okendo-Enea)

• Loinaz, Luis Mari (Usategieta)

• Mariezkurrena, Joan Mari (Okendo-Enea)

• Oiartzabal Leunda, Maria Jesus (Txabola)

• Otegi Arbe, Gaspar (Lastaola Berri)

• Vitoria Arbe, Rufina (Intsusadi)

• Ugalde, Ramon (Lastaola)

• Villarrolain Retegi, Felipa (Intsusadi)

 

4. gunea | Lastaola auzoa | Añarregi