Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Altuna

 

      Izatez, amerikano dirudun baten jabetzakoa omen garai batean baserri hau eta beste bat. Bestea zein zen ez daki nire solaskide Mari Karmenek (59 urte). Bi iloba izan eta bakoitzari baserri bana utzi ziela jabetzan osaba amerikanoak, horren berri askotan entzuna da. Altzueta baserriko alaba da Mari Karmen. Ama Maria Antonia Kamio zuen Altuna baserriko alaba.

      Duela urte asko baserri honetan senar-emazte batzuk bizi ziren, baina hauetarik amerikanoaren iloba zein zen ez dugu argitu ahal izan. Dena den, senar-emazte hauek haurrak izan bai baina jaio ordurako hil egiten zitzaizkien. Hala, haur bat, sortzez tolosarra, semetzat hartu zuten, Kaietano Kamio izenez, gerora Mari Karmenen aitona izango zena. Amona, Manuela Igartaburu Urruzola, Orendaingoa jaiotzez. Seme-alabak: Fermin, Adrian, Joxe, Inazio eta Ma Antonia.

      Inazio, seme gazteena ageri zaigu etxean urteen burura, alarguna, eta zahartzaroan Mari Karmen ilobarengana kalera jaitsi zena. Hura hil zenez geroztik iloba honen baitan gelditu zen Altuna baserria, familia osoaren bilgune dena asteburu eta jai nagusietan. Eta astean baratzea, sagastia eta loreak zaintzeko zereginaz.