Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Munto

 

      Leku izena nolanahi ere, baina Axentxio-Enea ere esaten zaio. Bi isuritako bi etxek osaturik dugu baserri hau, bata altuagoa eta hor etxebizitza eta bestea apalagoa, etxe ordeko dena. Zumadi-Erroilaburuko bidean eskuinera dago Munto baserria.

      Azpeititik etorria zen familia. Aitona eta gurasoak hain zuzen. Aita Inazio Ibartzabal eta Pilar Alkorta ama. Seme bakarra Axentxio, aitona bezalaxe.

      Bai aitona eta bai gurasoak baserritik atera zuten bizimodua. Zortzi bat behi izaten ziren hor, zekor batzuk, idi parea, zerria etxerako (“hura hiltzean ondo” dio Axentxiok), oilo eta oilaskoak. Esnea Hernaniko kalera.

      “Paradako zezena” izaten zuten etxean eta bi ere bai zenbait alditan, sos batzuen etorria ziurtatuz. Diputazioak antolatu Zezen Sariketa haietan aitak aurkeztu zuen hainbat alditan etxeko zezena.

      Axentxio soldadutzatik etorri zenean kanpora lanera joan zen (Landaren lehenik, Arizmendin, Urnietan, geroztik), beti ere ordu tarteetan gurasoei lagunduz. Oroitzapen batzuen artean, baserri lana eskulan hutsa zela dauka gogoan. Lanik astunena Epele Errekatik garoa ekartzea bestea. Eta beste bat bitxia, komuniorako errezoak, ama hilik ordurako, aitona zenak erakutsi zizkiola.