Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Joxe Mari Zelaia Olano
(1934)

Akarregi bailarako Aristegi baserrian jaio zen. Aita Legorretakoa zuen eta ama Orendaingoa eta hiru seme-alaba izan zituzten. Aitak diputazioarentzat egiten zuen lan Hernaniko muntegian eta aitaren ondoan, bertan lan egiteko hartu zuten bera ere. Lurra maneatzen egiten zuen lan eta behar zen guztian laguntzen. Hamahiru urterekin sartu zen ama hil eta gutxira, eta hamazazpi urte arte han aritu zen. Gero, auzoko kontratista batekin hasi zen obran lanean eta baserriko lanekin uztartuz aurrera atera zen. Ezkondu ere bere jaiotetxera egin zen eta, beraz, han bizi izan da beti.

pasarteak
1.Lehen soldatapeko lana
2.Mintegia zer den
3.Mintegian lanean
4.Baserriko eta mintegiko lurrak maneatzen
5.Uraldeko lurra landaretarako egokia
6.Mintegiko landareak
7.Sagar haziak dolaretik hartu eta erein
8.Akazia muskiletik etortzen da
9.Pagoak urte asko behar du zuhaitz egiteko
10.Pinua izan den tokian kontuz beste ezer landatzearekin
11.Platanondo beltza
12.Pinu gutxi eta sagar asko
13.Mintegirako adaxkak nondik nora
14.Ilargiaren eragina zuhaitzak botatzerakoan
15.Zuhaitzak mintegitik trenera
16.Eskolan ibilia baina gutxi ikasia
17.Igande arratsaldeak libre, jostaketarako
18.saguzarretan, txoritan eta kilkerretan
19.Gaztetan Oialumera edo Hernaniko arkupeetara
20.Zulo ikaragarria
21.Ogirik ezean, taloa
22.Simaur faltarik ez
23.Behiak jezteko makina
24.Zekorrak baliorik ez
25.Pentsua ganaduarentzat
26.Babarrun landarearen mantenua
27.Mutil koskortu eta esne partitzen hasi
28.Mandioaren eta ganbararen arteko aldea
29.Baserriak husten
30.Euskara, maitea
31.Gure inguruko hizkera ona da