Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Paxkuala Kortadi Ormaetxea
(1923-2018)

Antziolako Etxearre baserrian jaio zen. Bost senide izan ziren baina haietako bat gazterik hil zen, beraz, lau hazi ziren. Gaztetatik Donostiako San Martin merkatura joaten zen etxeko gaiak saltzera. Eskola publikoetan ibili zen eta frantsesa ere ikasi nahi izan zuen, nahiz eta etxean ez zioten horretarako biderik jarri. Hamasei urterekin josten ikasten ere ibili zen eta enkarguz jende askori josi izan zion arropa. Gerra Zibilaren garaian, fusilatzeak burutu eta hildakoak uzten zituzten "cuesta de la muerte" bezala ezagutzen den aldaparen aurrean bizi izateak, oroitzapen gogorrak utzi zizkion. Paxkuala Hernanin bizi izan da beti.

pasarteak
1.Baserriko kontuak; anaiaren heriotza
2.Gobara egiten, "lixiolan"
3.Astoarekin ur bila
4.San Martin plazan, tratuarekin
5.Lurra lantzeko tresnak; gose garaian, taloak
6.Behien jatena eta belar lanak
7.Txerri jana; mendira iratze bila
8.Ikasketak egin ordez, hobe josten ikastea
9.Josten ikasten; tela saltzaileak
10.Ezkontza eta arreoa
11.Nobio garaiak; dena bekatu
12.Isilpeko haurdunaldiak
13.Esku eskaera eta ezkontza
14.Ezkon-bidaia trenez; seme-alaben jaiotza
15.Bataiatu gabe hildako haurrak
16.Jaunartzea eta doktrina
17.Lehen eliza beteta, orain ez
18.Umetako jolasak; txori habi bila
19.Herrietako festetara dantzara; goiz erretiratu beharra
20.Euskara galarazita, gerra ondoren
21.Hernanira gerra iritsi zenean
22."Heriotzaren aldapako" fusilamenduak
23.Ezinikusien ondorioak
24.Hernanitik ihesi joandakoak
25.Gose garaian, tuberkulosia asko
26.Sukaldea eta logelak
27.Etxean sagardoa egiten; saldu ere egiten zuten
28.Txerri-muinak elkarri opari
29.Ipuinak eta ohitura zaharrak
30.Etxeko aitona eta amona
31.Euskara eta frantsesa
32.Hernani herri txiki euskalduna zen
33.Hika, zuka eta berorika
34.Euskara eta euskalkiak