Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Anttoni Egaña
(1918)

Hernaniko kale nagusian jaio zen. Gurasoak bertakoak zituen eta sei senide izan ziren. Txikitan mojetan ibili zen eskolan eta ongi bizi izan zela aitortzen zuen. Gerra garaian bi anaiak preso eraman zizkieten, bata Villanueva de la Reinara eta bestea Miranda de Ebrora. Etxean aurrera egiteko taberna ireki zuten etxe azpian. Jende asko etortzen zen haienera jatera, batez ere feria egiten zen egunetan. Han ederki ikasi zuen lan egiten Anttonik. Ezkondu eta bost seme alaba izan zituzten. Anttoni Hernanin bizi izan da beti.

pasarteak
1.Igandeetako menua eta tripakiak
2.Gerratik itzulita, taberna irekitzeko lanak
3.Hernaniko dendak eta tabernak
4.Etxean euskaraz, kanpoan erdaraz
5.Anaiengana bisitan kartzelara
6.Erditzeak beti etxean
7.Txirritaren logela