Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Lau seme-alaba eta hamaika lan

Ezkondu eta gero, haurrak hazi eta hezteaz gain, Mari Karmenek senarraren tailerreko kontuak eramaten eta konponketetan laguntzen egin zuen lan. Haurrak etxeko lanak egiten uzten zituen eta arratseko zortzietan jaisten zen tailerrera senarrari laguntzera. Gau batzuk botata daude elkarrekin, lanean eskuz-esku, eta baita furgoneta hartu eta kilometro pila eginda ere, konponketak egin ahal izateko ordezko piezaren baten bila.

Data: 2009-11-30
Elkarrizketatzailea: Ainhoa Ansa
Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
Gaiak