Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menϊ principal de navegaciσn [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Zubillaga-Enea (Kanpozabal) | Santa Barbara auzoa | Agerre

 

Santa Barbara auzoa

 

AUZOAREN HISTORIA LABURRA

      Hernaniko herria, hegi batean kokaturik, naturaren harresiak babesten du ipar-mendebaldetik, Oriamendi, Santa Barbara eta Harkaitza mendiek osatu zirkulu erdia dela bitarteko. Alabaina, hiru hauetarik hurbilena, handiena eta historiarik gehiena duena, erdikoa, Santa Barbara dugu. Santa martiri eta tximista nahiz trumoien kontrako ararteko honek eman dio mendiari, eta ondorioz, auzoari bere izena. Bestetik, aipagarri zaigu Santa Barbara mendia, Santaren ermita hortxe dugulako hernaniarrok aspaldiko mendetan zehar, baina aipagarri zaigu, baita, hainbat oroitzapen goibelen lekuko delako ere. Ohar bere gotorleku eta gaztelukiaren izateaz eta Napoleonen gerratik eta aurretik hasita, karlistada bietan eta 36ko gerrakoan bertatik burutu izan diren borroka latzak. Ermita, gotorlekua eta auzoa, horra hor hiru errealitate, sorta batean bildurik.

 

BASERRIAK

• Agerre

• Agerreburu

• Aize-Eder (Buztintxulo)

• Arriguren (Arrigoain)

• Bakero

• Eguzkitza

• Mandazubi

• Marieluts Txiki

• Sagastitxo (Potrokilo-Enea)

• Santa Barbara

 

SOLASKIDEAK

• Alkorta, Felisa (Marieluts Txiki)

• Arbiza, Martin (Bakero)

• Arregi, Benita (Agerreburu)

• Arregi, Hipolito (Sagastitxo)

• Arruabarrena, Modesta (Arriguren)

• Esnaola, Joxe (Aize Eder)

• Etxeberria, Karmen (Eguzkitza)

• Izagirre, Lazaro (Santa Barbara)

• Izagirre, Rosario (Mandazubi)

• Urreaga, Kepa (Agerre)

• Urruzola, Joan (Bakero)

 

Zubillaga-Enea (Kanpozabal) | Santa Barbara auzoa | Agerre