Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Intsusadi | Iparburu | Lastaola

 

Iparburu

 

      Harrizko etxe xahar polita, garai batean Errazkin familia bizi izan eta gero Zikuñagako Etxeberria familiak 1939an erosia. Ez dakit zergatik duen Iparburu etxeak izena. Kaskoan, bai, badago, ipar haizeak ere ongi joko duela esan daiteke, baina sarrera eta ataria etxeak ekialdera dauzka.

      Iduri du lur gogorrak ere ez dituela. Aurtengo udazkenean berean artasoro ederra egon da. Baratzea ere berdin eta sagasti desberdinetan poliki baliatu da Joxe Etxeberria, egun, bertako nagusia dena. Esan beharrik, kalean bizi den arren, egunak dituen ordurik gehienak baserriko zereginetan ematen dituela. Edonori ere gauza bat baino gehiago deigarri gertatuko zaizkio Iparburun, eta ororen buru hau behintzat bai, sagar landare gazteak Joxek berak hazia erein eta nahi duen motako mentua erabiliz txertatzen dituelarik.

 

Intsusadi | Iparburu | Lastaola