Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Altzueta | Argurutze | Arriatsu

 

Argurutze

(hondakinak)

 

      Badirudi, delako gurutze horiek eman ziotela izena etxeari. Lau hurritz basatiren erdian, ikusi ere, bertara joan ezean, ez daiteke ikus. Horma zahar batzuk baizik ez dago, aterpe izan nahi lukeelarik.

      Muniskue bideko harri-gurutzeak baino beheraxeago, Pardiola Goikoa pasa, Arano malda igo eta gaintxo batean, “Kurtidoko Xabala” eta albora “Kaixerren gaina” utzita, zabalune honen babesean aurkitzen zen Argurutze baserria. Orain hondakinak baizik ez eta ardi borda txar bat dago bertan.

      Pardiola Goiko Joxek dioenez, bere aita zenak ezagutu omen zuen hor familia bizitzen, bertako aita egunero Ezioko fabrikara joan-etorrian etxe ondotik pasatzen zelarik.

      Jakingarria, garai batean, bidez ezkerretik bazen, antza, borda bat eta erromeria egiten zen gain zabal horretan. Ez da batere harritzekoa. Benetan paraje polita da eta.

      Behin baino gehiagotan herriko apaizekin arazoak izan zituzten aita zenaren esanetan. Gazteak sakristiara deitu eta bronkaren bat edo beste izan ohi zen guztia.

      Halatan bada, Onddi mendiaren babesean kokaturiko lautada polit honek badu bere historia koxkorra; gainera, bidegurutzea da (herrira, Muniskuera, Lastaolara) eta bista ederrak ere bai (Urdaburu, Santiomendi, Buruntza, Mendizorrotz...)

 

Altzueta | Argurutze | Arriatsu