Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Rufina Telletxea Ollokiegi
(1931)

Santanderren jaio zen Rufina, bere gurasoak aitaren lanarengatik han zeudelako bizitzen. Lau senidetan 3.a zen bera eta gerra hasi zenean, aita nazionalen kontra joan zen borrokara. Bere bi izeba joan ziren haurrak Hernanira ekartzera eta ordutik bertan bizi izan da. Lehen aldiz orduan entzun zuen euskaraz hitz egiten, aita eta ama hernaniarrak izanagatik inoiz ez baitzien euskaraz hitz egin etxean. Karabel auzoan bizi izan ziren izebekin eta amarekin bederatzi urte bete zituen arte eta gero Ospitalera joan ziren bizitzera gerran kaltetutako haur gehiagorekin batera. Han eskola ona ikasi zuten mojekin eta baita solfeo eta piano pixka bat ere. Handik Lizeagara joan ziren urte batzuen burura bere senarra izango zenaren pisura maizter. Urte batzuetara ezkondu eta Hernanin bizi izan ziren bost seme-alabako familia osatuz.

pasarteak
1.Aitona Kubako gerran
2.Santanderren jaioa
3.Etxean gazteleraz
4.Aita sozialista, batailoi-buru
5.Aita fusilatu egin zuten
6.Sei urterekin Hernanira
7.Euskara ikasten, entzunez eta euskaltegian
8.Hemeretzi urterekin ezkondu
9.Ospitalean bizitzen
10.Goi mailako ikasketak mutilentzat
11.Euskara ikasi nahia
12.Seme-alabekin euskaraz