Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Telesforo Oiarbide Zabaleta
(1923)

Hernanin jaio zen Txabolategi baserrian. Gurasoak ere inguruko baserrietakoak zituen; ama Itxola-Berrikoa eta aita Larregain baserrikoa. Bost senideko familia zen: bi anai eta hiru arreba. 12 urterekin, eskolatik atera eta berehala, Hernanitik Goizueta bitarteko argi indarraren linea pasatzen egin zuen lan. Idien laguntzaz eramaten zuten kablea postetik postera. 13 urterekin mendian hasi zen lanean eta 15 urterekin etxetik gertu zuen Ubarreto baserrian hasi zen morroi lanetan. Behiak jeztera joaten zen batez ere Ubarretora eta bi urte egin zituen lan honetan. 17 urte zituela ikazkin hasi zen eta hainbat menditan egin zuen lan Oiartzungo "trumoitarrekin" (Añarben, Aizgorrin...). 20 urterekin soldadu joan zen. 22 urte zituela Epeleko fabrikak eraikitzen egin zuen lan eta, hauek bukatu ostean, langileak hartzeko prest zeudenean, bertan hasi zen lanean kloroa egiten. 35 urte egin zituen fabrika honetan eta bertatik erretiratu zen.
Txabolategi baserrian "Txabolategi" bertsolaria jaio zela badaki, baina ez da erraza bere ibilbidearen gaineko berri jakitea. Inork ez daki oso ongi nondik nora ibili zen.
Orain Txabolategi baserri zaharraren hondakinen gainean eraikitako izen bereko baserrian bizi da bere familiarekin.

pasarteak
1.Sagardoa egiteko prozesua
2.Sagardoa nola egiten zuten
3.Zizarra, sagar ondu gabeekin
4.Hernaniko sagardotegiak, lehen eta orain
5.Sardin zaharrak eta sagardoa
6.Pinuak bota, zatitu eta zuritu
7.Bere bizimoduari buruzko bertsoa
8.Txabolategi eta Txirrita bertsolariak
9.Gerra denboran beldurrez
10.Gerra garaian bazuten elkarren berri
11.Hamazazpi urterekin ikazkin
12.Txondorra nola egiten den
13.Txondorra zaintzea eta iruya
14.San Adrianen ikazkin
15.Ikatza mandoekin eramaten
16.Ikatza egiteko tresnak
17.Soldadutzan sufritua
18.Petrokimikan lanean
19.Ahoko soinua jotzen
20.Eltzeko gazta edo gazta ustela jaten
21.Zubietako jaietan etxez etxe soinuarekin
22.Idiekin argindar posteak eramaten
23.Ikatza eta bestelako produktuak
24.Atsolorra nolakoa zen
25.Trabukoren pasadizoak
26.Doara jotzen